YOUNG LIFE USA CAMP gazte eta nerabeentzako kultur-bizikidetzako programa bat da, Wasinghton DC*-n egiten dena.

Hiru aste eta erdiz, partaideak lagunak egiteko eta  ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko aukera izango du. Horretarako, bi astez familia amerikar batekin bizi ahal izango da partaidea, taldearekin turismo egun batzuez gozatu eta astebetez, bere adineko gazte amerikarrekin batera, Young Life-k Estatu Batuetan duen kalitate handieneko kanpamentuetara joateko aukera izango du. Dibertsioa, elkarbizitza eta lagunak bermatuta daude!

Hori guztia Young Lifeko hezitzaile/arduradun batekin, zeinak (bidaia hasten denetik itzultzen den arte) programaren kalitatea, kontrola, segurtasuna eta parte-hartzaile bakoitzaren dibertimendu osasuntsua bermatuko dituen.

Young Life proiektua gauzatuko den Ipar Amerikako hirietan ordezkaritza duen nazioarteko erakundea denez, kalitatezko programa bat eta ahaleginen eta baliabideen koordinazioa bermatzeko aukera ematen digu une oro, parte-hartzaile bakoitzarentzat eta horiek hartuko dituzten familientzat esperientzia ahaztezina erraztuko duena.

NORENTZAT DA?

Komunikatzeko gutxieneko ingeles-maila duten 15-18 urteko nerabe eta gazteentzat. Programaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, taldea ez da 8-14 parte-hartzailetik gorakoa izango. Taldeak une oro Young Lifeko hezitzaile/arduradun 1 izango du lagun.

DATAK

Uztailaren 1etik 25era

(Datak zertxobait alda daitezke hegazkin-txartelen konbinazio onenaren arabera)

AURREKONTUA

Programaren guztizko prezioa 3.995 €-koa da, honako hauek barne:

  • Hegazkin-txartela
  • Bidaiaren asegurua
  • Mediku-asegurua
  • Young Life kanpamentua
  • Barne-desplazamenduak
  • Egin beharreko jarduerak (begira proiektua)
  • Turismoa hoteleko ostatu-kostuak
  • Familiekin ostatua eta dietak bi astez.

Prezio hori aldatu egin daiteke, hegazkin-txartelaren kostuaren edo proiektuarekin lotutako azken orduko ezustekoen arabera. Dagoeneko ordaindutako inskripzio bat baliogabetzen bada, zenbateko osoa itzuliko da % 20ko atxikipenarekin (betiere gastuetako bat ere ordaindu ez bada).

INFORMAZIO-BILERAK

Young Lifek hainbat bilera egingo ditu programan parte hartzeko interesa duten guztiekin, beharrezkoa den informazio guztia emateko, pertsonalki ezagutzeko eta konfiantzazko giroa sortzeko.

1ª INFORMAZIO-BILERA

Donostia – 2023ko otsailaren 17an, 20:00etan.

Olarain

Ondarreta pasealekua, 24 – Donostia

Bilbo – 2023ko otsailaren 18an, 18:00etan.

Nueva Escuela Musical Santutxu

Karmelo Kalea, galería 5 bis – Bilbao

AURREINSKRIPZIO-PROZESUA

*Programa hiri honetan egiteko, arlo bakoitzean parte hartzen duten familia hartzaileen kopurua hartuko da kontuan. Informazio hori baieztatuko dugu aurretiko izen-ematea egitean.